2024(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

Xabier Gurrutxaga beste pauso bat aurrera emateko gogoz dago

 


 Xabier Gurutxaga aizarnazabaldarra txirrindularitzako masters mailan dabil azkeneko urte hauetan. Ez da errraza, maila horretako lasterketarik ez duen herrialde batean aritzea, baina bere kabuz ari da, jo eta su, laguntza garrantzitsu batzuk atzetik dituela, eta aurten Munduko Txapelketan izan nahi du.

Martxoaren 10ean Vilarealen izango da, bertan jokatuko baita Millars Gran Fondo World Series UCIko proba, eta hortik zuzenean lortu dezake Munduko Txapelketara, Danimarkan jokatuko dena, joateko txartela.

´´Berandu hasi nintzen txirrindularitzan, 21 urterekin. Aurretik 16 urterarte pilotan jardun nuen, esku pilotan. Hura utzi eta denbora batean ezer egin gabe egon ostean, txirrindularitzaren aldeko apustua egin nuen´´, esaten du Aizarnazabalgoak.

Bera 30 eta 40 urteko mailan dabil, eta gogoz ari da proba hau prestatzen. ´´Lanean  ari naiz, ilusio handiarekin. Maila bakoitzeko ehuneko 25a sailkatzen da Munduko Txapelketara eta nik tarte horretan egon nahiko nuke´´, esaten du. Proba ez da gozoa izango, 180 kilometro izango baiditu, eta 3000 metrotako desnibela. ´´Proba gogorra da, baina lan asko egin dut. Azparren entrenatzaileak esaten dit hor sartu behar dudala, baina egun guztiak ez dira berdinak eta ikusi egin behar, baina ilusio handiarekin noa´´, dio.

Masters mailan talderik ez dauka, bere kabuz dabil. ´´Lehen Viteri taldean ibili nintzen, baina orain bakarrik nabil. Hala ere atzetik laguntza badaukat, Mundaitz FIT, Oxypro eta Gurpil. Haiei eskerrak eman beharren nago, eta nola ez Mikel Azparren entrenatzaileari, eta baita guraso, anaiak, alaba Enara eta neska lagun Oihaneri ere, haierik gabe, eta eta entrenatzen nirekin aritzen diren lagunik gabe, oso zaila izango zen aurrera egitea´´, dio.

Mastersen lasterketak ez dira errazak Euska Herrian, eta are gutxiago Gipuzkoan. ´´Ez dago lasterketa bakar bat ere hemen, eta beti kanpora goaz. Eskerrak Nafarroan dezente dauden´´, dio. Arizmendi azkoitiarra erreferente den maila honetan aurrera egin nahi du Gurrutxagak. ´´Dudarik gabe. Aurrera egin nahi dut, eta Vilarealeko proba hau garrantzitsua izango da. Hor Mundialerako txartela lortzeak sekulako indarra emango lirake´´, dio.

Maila honetan ere itzuliak izaten dira, nahiz eta hori beretzat ez dela erraza esaten duen. ´´Itzuliak korritzeko izango nuke taldea, baina asteburuetan izaten dira, eta ez da erraza izaten´´, dio. Orain Vilarealeko proba dauka buruan eta horretan dabil buru-belari, Danimarkako Mundialerako txartela lortzeko asmotan.